Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Urretxuko II. Aniztasun eta Bizikidetza plana aurkeztu dute

Urretxu
2024/10/10
Otamotz

Urretxuko Udalak II. Aniztasun eta Bizikidetza Plana aurkeztu zuen atzo. Ekitaldian Oihana Merino Aniztasuna eta Bizikidetza arloko dinamizatzaileak eta Maialen Fidalgo zinegotziak parte hartu zuten. 

Fidalgok prozesuan parte hartu duten guztiei eskerrak eman zizkien. “Alor ezberdinetako jendeak parte hartu du eta horrek diagnostikoa eta plana aberastu ditu”. 

Lehen planak dagoeneko 16 urte zituela gogoratu zuen. “Lehen plana 2008koa da. 16 urte hauetan gizartea eta beharrak asko aldatu dira. Horretara egokitzen saiatu gara. Kulturaren aniztasunetik, aniztasunaren kulturara pasa gara”, aipatu zuen zinegotziak.

Hori esan ondoren, Merinori hitza eman zion. Fidalgok Merino planaren “ama” dela esan zuen. Aniztasuna eta Bizkidetza arloko dinamizatzaileak azken 16 urte hauetan bi gertaera nagusi izan direla gogoratu zuen: kulturaren aniztasunetik aniztasunaren kulturara eman den eboluzioa eta gizartea aldatu den heinean aniztasunaren alde lan egiten duten eragile guztiak ere aldatu egin direla.

Ondoren, plana eratzeko prozesuaren berri eman zuen. Egitasmoan herritarrek parte  hartu dute eta guztiei eskerrak eman zizkien beraien proposamenak aurkezteagatik.

Aniztasun guztiak

Merinok aniztasun mota guztiak kontuan izanda lan egin dutela gogoratu zuen: migrazioak eta aniztasun kulturala, gorputz aniztasuna, aniztasun etnikoa, sexu aniztasuna, aniztasun funtzionala eta gainontzekoak. “Pertsona guztiak anitzak gara eta horretan datza gure aberastasunak. Ez da kudeatu behar den arazo bat, baizik eta aberastasuna. Baina pertsona batzuek diskriminazioa pairatzen dute eta guk eskubide urraketarik ez egotea bermatu behar dugu”.

Hala, Aniztasun eta Bizikidetza Planaren oinarrizko hiru printzipioak aniztasuna erdigunean jartzea eta eskubide berdintasuna, diskriminazio eza eta ikuspegi komunitarioa dira. Zeharkako printzipioak ere baditu: euskara, genero ikuspegia eta 2030 Agenda.

Helburu orokorra herritar guztien eskubide berdintasuna, diskriminaziorik eza eta bizikidetza sustatzea da, zeharkatzen dituzten aniztasun ezberdinak edozein direla ere.

Helburu zehatzak

Urretxuko Aniztasun eta Bizikidetza Planaren helburu espezifikoak, berriz, hiru dira: Urretxun bizi den pertsona ororen artean tratu berdintasuna eta diskriminazio eza sustatzea; komunitatean elkar topaketa, hausnarketa, sinergiak eta elkarlanerako espazioak sortzea eta erraztea eta aniztasun guztiei erantzun egokia emateko tresnak eta baliabideak sortzea.

Helburu horiek lortzeko ekintza plan bat garatu dute. Plan horretan bost ekintza jaso dituzte: erreferentzialtasuna indartu, sentsibilizatu, lan bateratua garatu, bizikidetza eraiki eta parte hartzea indartu.

Aniztasunaren eta bizikidetzaren erreferentzialtasuna indartzeko, erreferentziazko espazio fisikoa finkatu dute: Urretxuko Udaleko Aniztasuna eta Bizikidetza arloa kudeatzen duen dinamizatzailea Gizarte Ekimen departamentuan integratu dute.

Sentsibilizazioa

Herritarrak sentsibilizatzeko, sare sozialetako profilak sortu eta kudeatuko dituzte, komunikazio estrategia diseinatu eta kudeatuko dute, agenda zabalduko dute, sentsibilizazioa landuko dute eta urretxuarrei informazioa eskainiko diete.

Herri inklusiboago bat lortzeko, harrera protokoloa garatu eta kudeatuko dute, aniztasun ezberdinen inguruko formakuntza saioak eskainiko dituzte, gertaera konkretuen inguruko aholkularitza zerbitzua eskainiko dute, aniztasun konkretu baten edo gehiagoren inguruko elkarteen sorrera sustatuko dute, banakako orientazioa eskainiko dute eta harrera eskolarekin jarraituko dute.

Horretaz gain, edozein herritarrek komunitatean parte hartzeko dituen baliabideak indartuko dituzte. Horretarako, Aniztasun eta Bizikidetza Mahaiaren dinamikak garatu eta kudeatuko dituzte.

Bestalde, herritarren artean bizikidetza eraikitzeko bitartekoak emango dituzte. Horretarako, dagoeneko martxan dauden ekintzak antolatzen jarraituko dute: Sukaldanitzak, Giza Liburutegia, Aniztasun Jaia, zurrumurruen kontrako hezkuntza proiektua, zurrumurruak desegiteko aisialdi eskaintza, irakurketa errazeko kluba eta film labur zikloa.

Hori guztia aurrera ateratzeaz gain, egindako guztiaren ebaluazioa eta jarraipena egingo dute. Horretarako, barne koordinazioa, Aniztasun eta Bizikidetza Mahaia, ebaluazio adierazleak eta plan osoaren ebaluazioa erabiliko dituzte.

Atzoko ekitaldiak Urretxuko Aniztasuna eta Bizikidetza aroaren irudi berria aurkezteko ere balio izan zuen. Irudia Ibane Cerezo artistak egin du.

Bukatzeko, Fidalgok eta Merinok herritarrak Aniztasun eta Bizikidetza Mahaian parte hartzera gonbidatu zituzten. Informazio gehiago nahi dutenek 693 900 568 telefono zenbakira deitu dezakete edo aniztasuna@urretxu.eus helbide elektronikora idatzi. Urretxuko Udalaren urretxu.eus webgunera ere jo dezakete.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Pello Biain filosofia irakasleak erretiroa hartu du

2025/07/05
Urretxu eta Zumarraga
2

Santa Anastasia jaietako egitaraua

2025/07/04
Urretxu
3

Antion da gaur festa

2025/07/02
Zumarraga
4

Antxiñako Ama taldeko txistularien mezu hunkigarria

2025/07/03
Zumarraga
5

Emakumeen lehen ezpata dantzaren 10. urteurrena

2025/07/02
Zumarraga
6

Urretxuko Euskal Jaiko herri bazkarirako txartelak hilaren 15ean jarriko dira salgai

2025/07/04
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT