
Apirilean hil zen Amaia Bereziartu Albisuaren senitarteko eta lagunek omenaldia egin diote gaur. 2000ko hamarkadan Goierri elkartearen zikloturismo saileko buru zen Iñaki Urdangarinek emakumezkoen taldea sustatu zuen eta Bereziartu talde hartako kidea izan zen. Hala, gaur goizean Atagoitiko itzulia egin dute bere omenez. Bereziarturekin bizikletan ibili zirenetako askok parte hartu dute gaurko irteeran.

Amaia Bereziartu, Goierriren zikloturismo saileko gainontzeko emakumezkoekin.

Amaia Bereziartu (hirugarren lerroan goitik hasita, ezkerretik bigarrena), Goierriko gainontzeko zikloturistekin.