Geltokietako plaza arrosa kolorez jantzi da gaurkoan bularreko minbiziaren aurkako azokarekin. Produktu ugari eta jatekorik ere ez faltan.
Urriaren 19an bularreko minbiziaren aurkako eguna da eta honen harira, Katxalin elkarteak azoka eta txistorra jana antolatu ditu Geltokietako plazan, Zumarragan. Goizeko 10:00etan eman diote hasiera aurtengo azokari. Bertan, produktu desberdin ugari topatu ahal izan dituzte bertaratu direnek, gehienak artisau produktuak, hala nola, dekoraziorako objetuaj, telazko poltsak, kuadernoak, diru-zorroak eta besteak beste, Katxalin elkarteko kamisetak. Horrez gain, txistorra jana ere egin dute.
Egunean zehar jende ugari pasa da bertatik elkartasun keinu gisa. Arrosa kolorez jantzi dute plaza, puxika eta kamiseta arrosak nagusi izan baitira.