Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Urretxuko eskaintza artistikoa aurkeztu dute

Urretxu

Lau urretxuarrek erakusketak egingo dituzte: Carlos Mediavilla eta Miguel Angel Perez argazkilariek eta Lirain Jauregi eta Vitor S. Mendonça margolariek

2025/01/27
Otamotz

Urretxuko arte tailerrak 2025eko ikastaroen eta erakusketen berri eman du. Aurten, Aitor Etxeberriaren marrazki eta pintura eskolak, giza irudi saioak, akuarela masterclass-ak eta zortzi erakusketa antolatu dituzte.

Ekitaldiak gaur aurkeztu dute. Aurkezpenean Maialen Fidalgo zinegotziak, Josu Maroto marrazilari eta dinamizatzaileak eta Carlos Mediavilla argazkilariak parte hartu dute.

Aitor Etxeberriaren pintura eta marrazki eskolak asteazkenero dira, 18:30etik 20:30era. Maila guztietako zaleentzat egokiak dira, bakoitzak bere erritmoa jartzen baitu. Ikasle bakoitzak landu eta garatu nahi duena erabakitzen du. Ikastaroa urtarrilean hasi da. Hileko kuota 16,50 eurokoa da. Kultur etxean eman behar da izena. Parte hartu nahi dutenek proba egin dezakete izena eman aurretik. Saioak kultur etxeko goiko solairuan dira.

Josu Marotok dinamizatzen dituen ekimenei dagokienez, hor ere nahi duten guztiek parte har dezakete. 2015erako giza irudiari buruzko zazpi saio eta akuarelako lau masterclass antolatu dituzte. Giza irudiari buruzko saioak Zuriñe Ormaetxea modeloarekin egingo dituzte, Labeaga aretoan. Otsailaren 4an, martxoaren 4an, apirilaren 8an, irailaren 9an, urriaren 7an, azaroaren 4an eta abenduaren 9an izango dira.

Akuarelako masterclass-ei dagokienez, martxoaren 14an, maiatzaren 16an, irailaren 12an eta azaroaren 14an izango dira. Lehen bi saioak Jose Manuel Mendez Mendo bizkaitarrak gidatuko ditu. Hirugarrena Jose Luis Lopez Kubi bizkaitarrak emango du. Laugarren saioa, berriz, Marotok gidatuko du.

Horretaz gain, bi jardunaldi berezi antolatu dituzte. Maiatzaren 10ean, 10:00etatik 18:00etara, giza irudiaren maratoia egingo dute Marotorekin. Ekainaren 7an, 09:00etatik 14:00etara, aire zabaleko pintura saioa egingo dute Mendorekin. Saio bakoitzak 10,30 euroko prezioa du. Hiru saiotan izena ematen dutenek %25eko deskontua izango dute. 

Bukatzeko, Juan de Lizarazu aretoan zortzi erakusketa egingo dituzte. Matilde Sainz arrasatearrak akuarela erakusketa egingo du martxoaren 7tik 23ra. Sainzen bakarkako segiarren erakusketa izango da. Erakusketak bost atal izango ditu: basoak, ur ertzeko figurak, grisak, glaziarrak eta Oteizaren apostoluak. 

Martxoaren 28tik apirilaren 13ra Urretxuko Agenda 2030ari buruzko erakusketa egingo dute. Maiatzaren 29tik 25era Urretxuko bi argazkilariren lanak ikusi ahal izango dira: Carlos Mediavilla eta Miguel Angel Perezenak. Erakusketaren izenburua Hegoak da. Naturako argazkiak erakutsiko dituzte. Batez ere, Urretxun aske bizi diren hegaztienak. «Inguratzen gaituen edertasuna erakutsi nahi diogu publikoari. Ikastetxeentzako material didaktiko interesgarria izan daitekeela uste dugu», esan du Mediavillak.

Lirain Jauregi urretxuarra

2025eko laugarren erakusketa Urretxu-Zumarraga ikastolako ikasleek egingo dute, ekainaren 4tik 8ra. Birziklatutako materialarekin egindako eskulanak erakutsiko dituzte. Hurrengo erakusketa Lirain Jauregi margolari urretxuarrak egingo du. Libling Rebolution, kolore manifestua du izenburua. Jauregik erakusketa kritiko eta bakezalea egingo du, kolorea hizkuntza gisa erabiliz. Libling teknika erabiliko du. 2014an jabetza intelektualaren eskubideak lortu zituen.

Irailaren 12tik 28ra Miren Puertas marrazkilari azkoitiarraren lanak ikusi ahal izango dira. Puertasen erakusketaren izenburua Donostia zuri-beltzean da. Urriaren 17tik azaroaren 2ra Vitor S. Mendonça margolari urretxuarraren txanda izango da. «Lana nire barnera egindako bidaia baten emaitza da, adimenak ezkutatzen dituen emozio guztiak ezagutu, sentitu eta antolatzeko eta horiek mihiseetan islatzeko».

Azken erakusketa Sport Mundi Gobernuz Kanpoko Erakundeak egingo du, azaroaren 21etik abenduaren 7ra. Jesus Amunarrizek egindako 21 argazki ikusi ahal izango dira. Argazkilari hau ia 100 aldiz joan da Afrikara eta 46 herrialde bisitatu ditu. Erakusketa solidarioa izango da: herritarrek ematen duten dirua Afrikako emakumeen ahalduntzearen alde erabiliko da.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Aste honetan hil den Julen Albisua omendu dute Zumarragako jaietako xake txapelketan

2025/06/29
Urretxu eta Zumarraga
2

Gainzuri ikastetxeak erretiroa hartu duten bost irakasle omendu ditu

2025/06/27
Urretxu eta Zumarraga
3

Ispilla kiroldegiko pilates taldeen afaria

2025/06/27
Zumarraga
4

Aritz Kortabarria aktore zumarragarra, EITBren 'Odol ilargia' telesailean

2025/06/27
Zumarraga
5

Danborrada arrakastatsua

2025/06/28
Zumarraga
6

Maitane Vierbucher zumarragarrak Benicassim-en aurkeztuko du bere liburu berria

2025/06/27
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT