Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Urretxuko Udalak TAO zerbitzua herriko kale gehienetara hedatuko du

Urretxu
2025/01/30
Otamotz

Urretxuko Udalak araututako aparkalekuen zerbitzuaren ordenantzan (TAO bezala ezaguna) aldaketak egin ditu: TAO zerbitzua ia herri guztira hedatzea onartu du. EAJ eta PSE-EEk alde bozkatu dute eta EH Bilduk abstentzioa eman du, TAO hedatu aurretik aparkaleku gehiago egin behar direla uste duelako. 

Urretxuk bi TAO gune ditu. Lehenengoak Kalerrota hartzen du eta bigarrenak San Martin eta Barrenkale. Lehen gunean eremu urdina eta berdea daude. Berdean, egunez, 90 minutu bakarrik aparkatu daiteke. Aldaketa martxan jartzen denean, 120 minutu aparkatu ahal izango da. Urdinean, egunez, egoiliarrek nahi bezainbeste denbora aparkatu dezakete eta egoiliarrak ez direnek 90 minutu. Aldaketa martxan jartzen denean, egoiliarrek nahi bezainbeste aparkatu ahal izango dute eta egoiliarrak ez direnek 120 minutu. Gauez egoiliarrek bakarrik aparkatu dezakete.

Orain arte, urdinean, egoiliarrak ez direnek astelehenetik ostiralera 09:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 09:00etatik 15:00etara bakarrik aparkatu dezakete. Aldaketa martxan jartzen denean bai gune berdean eta bai urdinean egoiliarrak ez direnek astelehenetik igandera 09:00etatik 21:00etara aparkatu ahal izango dute.

Eremu gorria

Lehen guneari eremu gorria gehitu behar zaio (Labeaga 2tik 26ra eta 3tik 33ra). Hor 21:00etatik 07:00etara egoiliarrek bakarrik aparkatu ahal izango dute eta egunez nahi duten guztiek nahi duten denbora guztia. Bigarren gunean ere (Barrenkale eta San Martin), gauez egoiliarrek bakarrik aparkatu dezakete eta egunez nahi duten guztiek nahi duten guztia. Egoiliarren ordutegia 21:00etatik 08:00etara da, baina aldaketa martxan jartzen denean egoiliarren ordutegia 21:00etatik 07:00etara izango da. Urretxura lanera etortzen direnei erdigunean aparkatzeko aukera emateko egin dute aldaketa.

Horretaz gain, hirugarren eta laugarren gunea sortuko dituzte. Hirugarren guneak Matxinporta, Gurutze, Elizalde, Jauregi, Nekolalde eta Grupo Santa Barbara hartuko ditu eta laugarrenak Labeaga 33-51 eta 50-74, Ipeñarrieta eta Pagoeta. Bi gune horietan, lehen guneko eremu gorrian eta bigarren gunean bezala, egunez nahi duten guztiek nahi duten denbora aparkatu ahal izango dute eta gauez (21:00-07:00) egoiliarrek bakarrik aparkatu ahal izango dute.

Igor Zubillaga Hirigintza zinegotziak bi gune berriak bizilagunek eskatuta sortu direla aipatu zuen. EH Bilduko Julen Azpeitiak TAO zerbitzuarekin ados daudela, baina hedatu aurretik aparkaleku disuasorioak eskaini beharko liratekeela esan zuen. «EH Bilduk koherentzia erakutsi du beti gai honetan. 2021ean TAOri baiezkoa eman genion, Percok gomendatzen zuelako. 2023an, berriz, aldaketei baiezkoa eman genien, herritarren eskaerei erantzuten zietelako. Baina gaur hona ekarri diren aldaketek ez diote aparkalekuen arazoari erantzuten. Arazoa areagotuko dutela uste dugu. Egoiliarrei gauetan etxe ondoan aparkatzeko aukera ematea ondo dago, baina herriaren kanpoaldean disuasio aparkalekuak eskaintzen badira. Eta hirugarren gunearen sorrerarekin, Gurutzeko disuasio aparkalekua kenduko da. Non aparkatuko dute Urretxun lan egiten duten kanpotarrek, baserritarrek, kultur ekitaldietara datozenek…?».

Gurutzeko aparkalekua gauez egoiliarrentzat bakarrik izatearen aurka azaldu zen. «Gauero 20-25 toki libre egoten dira Gurutzen. Auzo horretako bizilagunek arazoak al dituzte hor aparkatzeko? Gurutze egoiliarrentzat uzten badugu, asteburuetako gauetan arazoak sortuko dira. Urretxun inor ez sartzea lortuko dugu».

Zubillaga (EAJ) ez zen ados agertu. «Ordenantzak aipatu dituzun kasu horiek guztiak aintzat hartzen ditu. Disuasio aparkalekuak aipatu dituzu. Egoiliarrak ez direnek Mugitegin aparkatu ahal izango dute. Bestalde, Gurutzeko aparkalekua bete egiten da. Hotza egin duen gauetan hustu egin da, jende askok hotza egiten duenean bakarrik erabiltzen duelako bere garajea. Herritarrak TAO hedatzeko eskatzen ari dira».

Zumarraga

Azpeitiak abstentzioa ematearen arrazoiak azaldu zituen. «Abstentzioa eman behar dugu egoiliarrentzako aparkalekuen alde gaudelako, baina disuasio aparkalekuak beharrezkoak direla uste dugu. Garajea dutenekin zerbait egin beharko da, garajeak erabili ditzaten». Jon Luqui alkateak (EAJ) ere eztabaidan parte hartu zuen. «Igogailu berriek auto asko kenduko dituztela kontuan izan behar da. Bestalde, geltokiaren inguruan Zumarragak TAO du eta guk ez. Urretxuarrek Zumarragaren aparkaleku bilakatu garela esaten didate. Beste herri batera joaten naizenean, aparkatzeko zailtasunak izaten ditut. Ez dut sistemaren aurkako kexarik jaso, baina argi dago sistemak autoak TAO ez duten auzoetara bidaltzen dituela».

Azpeitiak disuasio aparkalekuak aipatu zituen berriro. «Esan duzun guztiak zentzua izango luke, Mundo Mejor, Adif eta Smartlog-eko aparkalekuak eginda baleude». Alkateak ezin dutela aparkaleku horiek egin arte itxaron erantzun zion. «Ikusiko dugu nork duen arrazoia. Seguru aski, erdian egongo da. Gu erabakiak hartzeko gaude eta erabakiak inoiz ezin dira fitxa guztiak alde dituzula hartu. Aparkalekuak egiteko asmoa dugu, baina ezin gara horren zain egon».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
5

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT