Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

"Zerbait gertatzen denean, udaltzainak gara iristen lehenak"

Urretxu

Erik Molinak (Urretxu, 1989) larrialdietako meritu domina jaso du. Iazko martxoan, Donostiako udaltzaina zela, bere buruaz beste egin nahi zuen mutil baten bizitza salbatu zuen.

2025/02/12
Otamotz

Molinak udaltzain plaza du Donostian, baina Gasteizko Udalaren suhiltzaile parkean lan egiten du. Bere nahia suhiltzailea izatea da eta oposizioak prestatzen ari da. Lazkaon bizi da, emaztearekin eta bi alabekin.

Ze ikasketa egin zenituen?

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua egin nuen Gasteizen. Ondoren, Madrilen Goi Mailako Kirol Errendimendua ikasi nuen. Lagun batekin enpresa txiki bat sortu nuen, baina bera irakaskuntzan hasi zen eta ni oposizioak prestatzen. Suhiltzaile izateko oposizioekin hasi nintzen, baina ez zidaten deitzen. Udaltzain hasi nintzen, Donostian plaza lortu nuen eta ondoren suhiltzaile bezala hasteko aukera izan dut.

Non aritu zara udaltzain lanetan?

Pasaian, Zarautzen, Zumarragan eta Donostian. 2016tik 2024ra udaltzain izan naiz. Herri bakoitza mundu bat da. Lanak, tratuak… ez du zerikusirik. Funtzioak berdinak dira, baina lanak erabat ezberdinak. 

Lau horietatik lasaiena Zumarraga izango zen.

Herrietan pentsatzen dena baino lan gehiago egoten da. Zumarragan ez da gauez lan egiten eta gauez gauza asko ikusten dira. Zarautz neguan oso  herri lasaia da. Pasaian, Zumarragan eta Zarautzen baino mugimendu handiagoa dago. Donostiatik oso gertu dago eta jende asko ibiltzen da gauza askotan.

Udaltzainarena lan gogorra al da?

Ez da batere lan eskertua. Askotan jendeari ezetz esan behar zaio eta hori ez zaio gustatzen, baina zerbait gertatzen denean gu gara iristen lehenak. Eta jendea ez da horretaz jabetzen.

Zein izan da udaltzain bezala bizi izan duzun egunik politena?

Norbaiti bizitza salbatzea ez da eguneroko kontua. Istripu batean hildako bat ikustea edo etxe batera iristea eta hildako agure bat aurkitzea ohikoagoa da. Bakarrik bizi den jende asko dago. Geroz eta gehiago. Eta bere buruaz beste egiten saiatzen direnak ere geroz eta gehiago dira. Hori ere oso gogorra da. Arazo handienetariko bat da eta landu beharra dago. Gure interbentzioen %20-30 horregatik dira. Zorionez, asko ezerezean gelditzen dira.

Iazko martxoan bere buruaz beste egiten saiatu zen mutil baten bizitza salbatu zenuen, Jaime Bisabarros lankidearekin batera.

Dei gehienak ezerezean gelditzen dira, baina hura berezia izan zen: Urgull mendiko komun baten atearen azpitik odola ateratzen zela esateko deitu ziguten. Antiguan geunden eta ziztu bizian joan ginen. 20 urteko mutil bat topatu genuen, labana batekin. Ebaki pila bat zituen, lepoan, besoetan eta hanketan. Autoan botikin bat eramaten nuen beti eta mutilak gure laguntza onartu zuen. Lankideak berarekin hitz egiten zuen bitartean, konorterik galdu ez zezan, ni ebakiak estaltzen saiatu nintzen. 

Anbulantzia ezin izan zen Urgull mendira igo.

Urgull mendira igotzea ez da erraza eta gainera autobus bat sarrera ixten ari zen. Gure nagusiei une horretan erabakia gure esku zegoela eta gure erabakia mutila gure autoan jaistea zela esan genien. Mutila anbulantzia zegoen tokiraino jaitsi genuen eta berehala konortea galdu zuen, baina salbatu egin ahal izan zuten. Gure formazioa eta esperientzia oso garrantzitsuak izan ziren. Autoan botikina eramateko ohitura nuen, baina Donostian ez zen derrigorrezkoa. Zumarragan bai. Esan bezala, beti gara iristen lehenak. Hori dela eta, oso garrantzitsua da udaltzainek formazio ona izatea eta autoan ahalik eta gauza gehien eramatea.

Gure herrietako kaleetan gero eta indarkeria gehiago dagoela uste al duzu?

Bai. Indarkeria matxista eta kalekoa azaleratu egin dira eta lan gehiago dugu. Horren inguruko dei asko jasotzen ditugu. Indarkeria matxista gaitz handi bat da. Kaleko indarkeriari dagokionez, toki bakoitzean bere berezitasunak ditu. Donostia oso idealizatuta izan dugu beti eta egun arazo asko daude kanpotik etorritako zenbaitekin. Lapurreta txiki asko daude eta jendea nahiko nazkatuta dago. Oraingoz ez du konponbiderik, ez baitugu konpontzeko neurririk hartzen. Indarkeria matxistak, lapurretek eta suizidio saiakerek lanaren ehuneko oso altu bat suposatzen dute. Egun suhiltzailea naiz eta gertatzen diren gauza asko ez direla ikusten konturatu naiz. Suhiltzaileok heltzen garenerako, udaltzainek arazo asko konpondu dituzte.

Udaltzainen lana esker txarrekoa dela esan duzu.

Ez zaigu gustatzen isun bat jartzea edo zerbait ezin dugula egin esatea. Baina arazo bat dagoenean, udaltzaina gaizki ikusia izatetik ezinbestekoa izatera pasatzen da. Benetako arazo bat dagoenean, ardura udaltzainarena da, bera baita heltzen lehena. Legea ondo ezagutu beharra du, hanka ez sartzeko. Ondo lan egitea oso zaila da. Suhiltzailearen lana hobeto ikusia dago, ordea. Larunbatekoa bezalako errekonozimenduak ondo daude jendeak udaltzainak laguntzeko daudela ikusi dezan.

Pistolaren inguruan eztabaida piztu da. Udaltzainek pistola eramatearen alde ala aurka al zaude?

Eztabaida horretan lanerako behar dugun materiala eta politika nahastu dira. Sute batean mahukaren aho handiagoa eskatzen dudanean inork ez dit oso arriskutsua dela esaten. Udaltzain lanean gauza bera da. Kalean gu gaude eta guk ikusten dugu zer behar den. Hori eskatzen bada, analisi baten ondoren da. Labana bat duen batengana joaten garenean, zer egin behar dugu armarik gabe? Berdin zait suzko arma den edo pistola elektrikoa. Politikariei hori esango nieke: labana bat duen pertsona bat zu mehatxatzen ari balitz, esku hutsik dagoen udaltzain bat nahi al zenuke? Burua galdu duenarekin, hitz egitea ez da nahikoa askotan. Izutuko duen zerbait behar da. Hori bai, arma bat ateratzea ardura handia da. Gauza bat eramatea da eta beste bat zer egin erabakitzea. Zumarragan horren inguruko eztabaida izaten genuen. Zumarragan ere edozer gerta daiteke eta udaltzaina prest egon behar da. Behin, kaletik labanarekin zihoan batengana joan ginen. Armarik gabe, zentzudunena buelta ematea zen, baina gure lana egoera horiei aurre egitea da. Egoera horiek bizi ez dituztenentzat, erraza da hitz egitea.

Ez al dira geroz eta gazte gehiago suhiltzaile edo polizia izan nahi dutenak?

Baliteke. Duela 40 urte inork ez zuen suhiltzaile edo udaltzain izan nahi, enpresa pribatuetan gehiago irabazten baitzen eta lan baldintzak hobeak baitziren. Lehen, unibertsitatean ikasten zuenak lana ziurtatua zuen. Egun, berriz, ez. Suhiltzaileen eta udaltzainean artean oso prestatuta dagoen jendea dago. Motibazioari dagokionez, beteranoen ardura da gazteei lan ohitura onak irakastea.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Musti Taldeak Imanoli oroigarria oparitu dio, eskerrak emateko

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
2

Urolaren Lantarongo garaipen historikoaren 40. urteurrena

2025/05/07
Urretxu eta Zumarraga
3

Urretxu-Zumarragako taldeak irabazi du Lazkaomendiko jaietako herri kirol desafioa

2025/05/04
Urretxu eta Zumarraga
4

1936ko gerrari eta bere ondorenari buruzko dokumentala eta mahai-ingurua, ostegunean Zelai Arizti kultur etxean

2025/05/06
Urretxu eta Zumarraga
5

Gazte bat atxilotu dute Zumarragako geltokian, bi maleta lapurtzea leporatuta

2025/05/05
Zumarraga
6

Emakumezkoen Itzulia Zumarragatik abiatuko da, maiatzaren 16an

2025/05/07
Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT