
Urretxuko Aniztasun Jaia maiatzaren 24an ospatuko da, 10:00etatik 16:00etara, Gernikako Arbola plazan. Betiko moduan, herrialde ezberdinetako jakiak dastatzeko aukera, musika eta ikastaroak izango dira. Gainera, antolaketan parte hartzen ari diren herritarrek talde ekintza alai eta koloretsu bat egingo dute.