UGLEko ikasleek Marokora egindako bidaiari buruzko dokumentala, datorren ostegunean Zelai Arizti aretoan

UGLEko Automozio ikasleak Marokora joan ziren otsailean, beraiek konpondutako autoekin. Alex Maestre beraiekin joan zen eta bidaiari buruzko dokumentala egin du. UGLEtik Marokora: erronkak bidean, ikaskuntza helmugan dokumentala Zelai Arizti aretoan emango dute datorren ostegunean (hilak 15), 18:00etan. Dokumentalak 40 minutuko iraupena du. Sarrera doakoa da, baina tokia gordetzea komeni da. Tokia gordetzeko, sakatu hemen.