Beñat Ibañez hamargarren postuan sailkatu da

Larunbatean Domusa Teknik lasterketa egin zuten Azpeitian. Lasterketa motza, 26 kilometrokoa, Aritz Egea urretxuarrak irabazi zuen. Beñat Ibañez zumarragarra hamargarren postuan sailkatu zen. 65 kilometroko lasterketa luzeari dagokionez, Mayi Mujika urretxuarra laugarren postuan sailkatu zen.
Argazkiak: Azpeitia Guka.