
Unai Elias xake jokalari urretxuarrak Goierri kirol elkartearen Udaberriko Opena irabazi du. Bigarren postuan Pablo Arraiza sailkatu da eta hirugarrenean Edu Reguero. 16 lagunek parte hartu dute. Horietako lauk, lehenengoz. Bi jubilatuentzako ikastaroan parte hartzen ari dira. Goierriren hurrengo txapelketa Zumarragako jaietakoa izango da.