Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola

Munduko txirrindulari onenak Zumarragan elkartuko dira

Zumarraga

Ostegunean, 18:00etan, taldeen aurkezpena egingo dute plazan eta ostiralean, 09:30ean, Itzulia Women plazatik abiatuko da

2025/05/14
Otamotz

Itzulia Women lasterketa Zumarragako plazatik abiatuko da ostiralean, 09:30ean. Munduko txirrindulari onenak elkartuko dira, Demi Vollering faboritoa buru. Ostegunean taldeen aurkezpena egingo dute, 18:00etan plazan.

Atzo ibilbidearen eta parte hartzaileen berri eman zuten Antioko interpretazio zentroan. Ekitaldian Goizane Alvarez Kirol diputatuak, Mikel Serrano Zumarragako alkateak eta Javier Riaño Itzulia Womeneko zuzendariak hartu zuten hitza. Ikusleen artean Aitor Galdos izan zen, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko zuzendaria. Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa Itzulia Womenen parte hartuko duen Euskal Herriko talde bakarra da.

Aurkezpena Gorka Etxabek gidatu zuen. Etxabe Itzulia Womeneko aurkezlea izango da, Juan Mari Guajardorekin batera. 114 txirrindularik parte hartuko dutela esan zuen, hemeretzi taldetan banatuta. Horietatik hamalau maila gorenekoak dira: World Tour mailakoak. Beste lau Continental mailakoak dira eta beste bat Pro Tour mailakoa (Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa, hain zuzen ere). Goi mailako taldeak iaz baino lau gehiago dira.

Hiru etapen berri ere eman zuen. Zumarragatik abiatuko dena luzeena da. 148 kilometro ditu. Zumarragatik Agurainera (Araba), hiru mendate gaindituko dituzte: Arlaban (3. mailakoa), Opakua (2. mailakoa) eta Azazeta (3. mailakoa). Azazeta helmugatik 24 kilometrora egongo da. Bigarren etapak 116 kilometro ditu: Ugao-Miraballesetik (Bizkaia) Igorrera (Bizkaia) joango dira. Hirugarren etapa Donostian hasi eta amaituko da. Jaizkibel eta Mendizorrotz igoko dituzte. Azken hori helmugatik 10 kilometrora egongo da.

Parte hartzaileei dagokienez, faborito nagusia FDF-Suez talde frantziarreko Demi Vollering herbeheretarra da. Iazko Itzulia berak irabazi zuen eta Vuelta irabazi berri du. Bere arerio gogorrenen artean  SD Worx-Protime taldeko Anna Van der Breggen eta Mischa Bredewold herbeheretarrak, Liv-Alula-Jayco taldeko Mavi Garcia espainiarra eta Movistar taldeko Marien Reusser suitzarra izango dira.

Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeari dagokionez, Usoa Ostolaza zarauztarrak eta Ane Santesteban errenteriarrak lan ona egitea espero da. Ostolazak bosgarren egin du Lagunas de Neilan (Burgos) amaitu den Vueltako etapa gogorrean.

Serranok gizonezkoen Itzulia Zumarragan hainbat aldiz egon dela eta emakumezkoena hartzea «ohorea» dela esan zuen. «Txirrindularitzak indar handia du gure artean eta berdintasuna errepideetara eramango dugu. Ikusgarritasuna emango diogu emakumeen kirolari».

Riañok udalari, aldundiei, babesleei, federazioei eta ikusleei eskerrak eman zizkien. «Jendeari txirrindularitza bultzatzen jarraitzeko eskatu nahi diot, kirol honen hazkuntzarekin jarraitu ahal izateko».

Alvarezek antolatzaileei eskerrak eman zizkien. «Anbizio handiarekin lan egiten dute eta bi Itzuliei baliabide berberak eskaintzen dizkiete. Bestalde, Itzulia herrietara ekartzea oso garrantzitsua da. Kirol erreferenteak herrietako neska-mutikoei gerturatzea beharrezkoa da, arrakalarekin amaitzeko. Faboritoen artean bi gipuzkoar daude eta horrek oinarrian oso lan ona egiten dela esan nahi du».

Zumarragari itzulia

ETB1 eta Eurosport telebista kateek lasterketa zuzenean emango dute. EITBren webgunean ere ikusi ahal izango da. Eta goierritarrek bertatik bertara ikusi ahal izango dituzte txirrindulariak. Taldeen autobusak Urdaneta eta Artiz kaleetan egongo dira. Bihar, 18:00etan, taldeen aurkezpena egingo dute plazan. Etzi goizean, lasterketa abiatu aurretik, txirrindulariek Zumarragari itzulia emango diote. Ondoren, 09:30ean, lasterketa abiatuko da. Plazatik geltokira joango dira eta handik Legazpi aldera.

Lasterketak trafikoan eragina izango du. Bihar, 12:00etatik aurrera ezin izango da Artiz kalean aparkatu eta 22:00etatik aurrera ezta Urdanetan eta Ibaiondon ere. Ostiralean, 09:00etatik aurrera, Jai Alai, Legazpi eta Secundino Esnaola itxita egongo dira.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mitxel Badiolaren heriotzaren lehen urteurrena

2025/05/11
Urretxu
2

Aitxitxe Fest jaialdia egingo dute hilaren 31n, Haritz Berasategiren oroimenez

2025/05/09
Urretxu eta Zumarraga
3

Elene Letek ez du Realean jarraituko

2025/05/10
Zumarraga
4

Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek eta langileek Euskaraldiarekin bat egin dute

2025/05/10
Urretxu eta Zumarraga
5

Aner Arozena zumarragarrak eta Adirane Peñagarikano urretxuarrak irabazi dute Izazpiko Igoera

2025/05/11
Urretxu eta Zumarraga
6

Unai Elias xake jokalariak Goierriren Udaberriko Opena irabazi du

2025/05/12
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT