Lehen kanporaketa Azkoitiaren aurka jokatuko du

Zumarragako gomazko paleta taldeak Gipuzkoako Herriarteko Txapelketa jokatu behar du. Lehen kanporaketa Azkoitiaren aurka jokatuko du. Joaneko partidak bihar (osteguna) jokatuko dituzte, 20:30ean Azkoitian. Joanekoan hiru partida jokatuko dituzte eta itzulerakoan beste hiru: banaka kantxa osoan, binaka eta banaka zazpiaren barruan. Zumarragako taldea Beñat Agirre Arostegik, Jon Andueza Otaegik, Mikel Egiburu Herrerok, Alberto Garcia de Albeniz Gorospek, Mikel Rodriguez Aldamak, Pedro Rodriguez Goñik, Iñigo Viana Mujikak eta Josu Viana Mujikak osatzen dute.