
Zumarragako Udalaren eta Oriamendi enpresaren arteko lankidetzari esker, Zumarragako eta Urretxuko bizilagun guztiek doan gozatu ahal izango dute datorren astelehenean (maiatzaren 19an) Hernaniko Galarreta pilotalekuan jokatuko den Erremontari programaren lehen jaialdiaz.
Erremonte jaialdia 18:00etan hasiko da, eta bertara sartzeko nahikoa izango da NANa erakustea pilotalekuko leihatilan. Bertan banatuko zaie sarrera bana herritar guztiei, eta aukera paregabea izango dute erremontearen inguruko saio berezi bat zuzenean ikusteko.
Ekimen hau bi erakundeen arteko elkarlanaren baitan kokatzen da, eta helburua da erremontea herritarrei hurbiltzea, zabaltzea eta ezagutaraztea. Saio hori ETB1en emitituko da astelehen gauean.