
Gaur arratsaldean Euskaraldiaren hasiera ekitaldia egin dute Areizaga-Kalebarren plazan. Adin guztietako jende asko elkartu da. Testu bat irakurri dute eta hurrengo egunetako ekitaldien berri eman dute. Amaitzeko, taldeko argazkia atera dute.
Ekitaldi guztiak Areizaga-Kalebarrenen izango dira. Hilaren 22an, 18:00etan, mikroipuin lehiaketako sariak banatuko dituzte. 23an, 17:30ean, Euskaraldia Hika egingo dute. Azken ekitaldiak hilaren 24an (larunbata) izango dira: 16:00etan haurrentzako ginkana egingo dute eta 20:00etan kontzertuak izango dira.