Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Zumarragako goiko auzoetan hainbat ekitaldi antolatu dituzte bizilagunen arteko hartu-emana sustatzeko

Zumarraga
2025/05/15
Otamotz

Zumarragako goiko auzoetan Auzoa disfrutatu ekimena antolatu dute bizilagunen arteko hartu-emana sustatzeko. Lehen ekitaldia hilaren 21ean izango da eta azkenak ekainaren 1ean. Maiatzaren 31n herri bazkaria egingo dute.

Ekitaldien helburu nagusia Leturiatarren plaza, Argixao, Izazpi, Antonino Oraa, Elgarrestamendi, Busca Isusi eta Ipar Haizeako bizilagunek elkar ezagutzea eta auzo sentimendua indartzea da, baina Zumarraga eta Urretxuko gainontzeko bizilagunek ere parte har dezakete. Egitasmoak ATA harategiaren, Booloo etorkin senegaldarren elkartearen, Alhijra Meskita Elkartearen, Gure-Txoko eta El Salvador gizarte zentroen, Mairi elkartearen, AGIren (ikusmen urria dutenen elkartea), Esku Hutsik elkartearen eta Jolasenea elkartearen laguntza du.

Datorren asteazkenean (maiatzak 21), 17:00etan, psikomotrizitate saio irekia egingo dute Izazpi auzoko kantxa estalian. Hilaren 24an, 18:00etan, dantza eta sevillana erakustaldia egingo dute El Salvador zentroan. 25ean, 18:00etan, El Salvador elkarteak dantzaldia dinamizatuko du Izazpi auzoko kantxan.

Jai egun nagusia hilaren 31 izango da. Ekitaldi guztiak Izazpi auzoko kantxa estalian izango dira. 11:00etatik 13:30era belaunaldi ezberdinetako bizilagunek eskulanak egingo dituzte elkarrekin. Ondoren, herri bazkaria egingo dute: auzoko bizilagunek arroza prestatuko dute, bakoitzak bere jatorrizko herrialdean egiten den moduan. Bazkarian nahi duten guztiek parte har dezakete. 300 tiket banatuko dira, doan, Zelai Arizti kultur etxean, El Salvador zentroan eta Alhijra meskitan. Tiketak maiatzaren 28ra arte banatuko dira. Bazkalostean, 15:30ean, bingoan jokatuko dute. Irabazleek ATA harategiak emandako loteak jasoko dituzte. 16:30etik 18:30era Senegalgo dantzak egingo dituzte, Sapali perkusio taldearekin.

Azken ekintzak ekainaren 1ean izango dira. 11:00etatik 14:00etara mahai-jokoetan aritzeko aukera izango da eta 18:30ean Mi amigo el pinguino pelikula emango dute.

Egitasmoa atzo aurkeztu zuten, Leturiatarren plazan. Bizilagunek, Mikel Serrano alkateak eta Arantxa Gonzalez zinegotziak parte hartu zuten. Serranok egitasmoa auzoetako parte hartze prozesuaren ondorioz antolatu dela esan zuen. “Eskerrak eman nahi dizkiet parte hartu duten guztiei. Bakardadea eta ekintza falta sumatu ziren eta egitasmo hau martxan jarri dugu bizilagunen inklusioa sustatzeko, auzoaren identitatea indartzeko eta aniztasunaren balioa aldarrikatzeko. Zumarraga herri anitza izan da beti”.

Gonzalezek ere eskerrak eman zizkien parte hartu zuten guztiei. “Egitarau hau elkarrekin lan eginez lor daitekeenaren erakusle da. Eta hau hasiera besterik ez da. Herritar guztiak ekitaldietan parte hartzera animatu nahi ditut”. Alkateak garai honetan auzoko jaiak ospatzen zirela gogoratu zuen eta Auzoa disfrutatu urtero antolatuko dela aurreratu zuen.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Mitxel Badiolaren heriotzaren lehen urteurrena

2025/05/11
Urretxu
2

Elene Letek ez du Realean jarraituko

2025/05/10
Zumarraga
3

Aner Arozena zumarragarrak eta Adirane Peñagarikano urretxuarrak irabazi dute Izazpiko Igoera

2025/05/11
Urretxu eta Zumarraga
4

Urretxu eta Zumarragako udal ordezkariek eta langileek Euskaraldiarekin bat egin dute

2025/05/10
Urretxu eta Zumarraga
5

Zumarragako paleta taldeak Herriarteko Txapelketa jokatuko du

2025/05/14
Zumarraga
6

Unai Elias xake jokalariak Goierriren Udaberriko Opena irabazi du

2025/05/12
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT