Alex Txikonek 'Mendi biluzia: Nanga Parbatera egindako neguko lehen igoera' dokumentala emango du asteazkenean Zumarragan

Alex Txikon alpinistak Mendi biluzia: Nanga Parbatera egindako neguko lehen igoera dokumentala emango du datorren asteazkenean (maiatzak 21), 18:30ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Ondoren, solasaldia egingo dute. Ekitaldi hau La Salle-Legazpi ikastetxeko guraso elkarteak antolatu du. Sarrera librea izango da, aretoa bete arte.