
Eibar futbol taldeko jokalari ohiek bazkaria egin zuten atzo Zumarragan. Eibar taldeko beteranoen artean hainbat urretxuar eta zumarragar daude (Angel Manuel, Luis Moro, Diego, Txantxi, Silvan…) eta urtero topaketa bat egiten dute herrian. Atzo, Urzubi tabernan elkartu ziren, Ezkiotarra jatetxean bazkaldu zuten eta ondoren Itzulia Women lasterketako taldeen aurkezpena ikusi zuten.