
Bihar (igandea) Enpresen Lasterketa egingo dute Donostian. 378 enpresatako 1.104 taldek parte hartuko dute. 4.000 korrikalari baino gehiago guztira. Urtero egitasmo bati laguntzen diote eta aurten Ehlers-Danlos baskularra duen Erin Altzelai zumarragarrari lagunduko diote. Korrikalari bakoitzak euro bat emango du. Familiak 4.000 euro baino gehiago jasoko ditu, beraz, Erinen gaitzak dakartzan gastuei aurre egiteko.
Erinen gurasoen enpresek ere parte hartuko dute. Endika Altzelai aitak Legazpiko Udalean lan egiten du eta Olga Martinez-Campos amak Eulen-Flexiplan enpresan. Erinek Legazpiko Udalarekin parte hartuko du. Gaur Eitzako krosean parte hartu du, bere lagunek lagunduta.