
Asier Otamendi urretxuarrak Bertsolari Beteranoen Sariketa irabazi du. Txapelketa larunbatean jokatu zen Orozkon. Goizean hiru kanporaketa jokatu ziren eta arratsaldean finala. Hamabi bertsolarik parte hartu zuten: Karlos Aizpurua, Julen Arzanegi, Mixel Etxekopar, Rikardo Gonzalez de Durana, Jean Louis Harinordoki, Iñigo Ibarra, Josu Landeta, Serapio Lopez, Juanjo Respaldiza, Andoni Zelaia, Julen Zelaieta eta Asier Otamendi.