
Atzo (igandea) Enpresen Lasterketa egin zuten Donostian. 378 enpresatako 1.104 taldek parte hartu zuten. 4.000 korrikalari baino gehiago guztira. Urtero egitasmo bati laguntzen diote eta aurten Ehlers-Danlos baskularra duen Erin Altzelai zumarragarrari lagundu diote. Korrikalari bakoitzak euro bat eman du. Familiak 4.000 euro baino gehiago jaso ditu, beraz, Erinen gaitzak dakartzan gastuei aurre egiteko.
Erinen gurasoen enpresek ere parte hartu dute. Endika Altzelai aitak Legazpiko Udalean lan egiten du eta Olga Martinez-Campos amak Eulen-Flexiplan enpresan. Erinek Legazpiko Udalarekin parte hartu zuen.