
Goierri Aldapa senior mailako saskibaloi taldeak Bigarren Liga Nazionalera igotzea lortu du, Gipuzkoako txapelketako finala irabazi ondoren. Finala larunbatean jokatu zuten Tolosan, Inter de Intxaurrondo taldearen aurka. Urretxu eta Zumarragakoak 52 eta 32 nagusitu ziren. Laugarren laurdenaren hasieran donostiarrak lau puntura gerturatu ziren, baina herritik joandako zaletuen bultzadarekin Goierriko neskek aldea handitzea lortu zuten.