Irrintzi dantza taldeak larrain dantza ikastaroa antolatu du, Zumarragako jaiei begira. Ekainaren 5ean hasiko da eta ekainaren 26an bukatu. Ostegunero elkartuko dira, 18:30etik 19:30era. Ikastaroa non egingo den aurrerago zehaztuko dute. Izena emateko
irrintzidantzataldea@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali behar da, izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Egin HITZAkide