
Gainzuri ikastetxean heriotzaren gaia landu dute eta gaur zuhaitz bat landatu dute hildako senitarteko eta lagunen oroimenez. Horretarako, Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ‘Amaren intxaurrak’ lana erabili dute eta gaur Porrotxen bisita jaso dute. Berak ekarri du intxaurrondoa.