
Larunbatean Zatika-Oxykor kadete mailako txirrindulariek Solareseko (Kantabria, Espainia) proban parte hartu zuten. Lan bikaina egin zuten: taldekako sailkapenean bigarren postuan gelditu ziren. Aimar Ugarteburu hirugarren postuan sailkatu zen eta Oinatz Idiakez bosgarren postuan. Gazte mailako Bellota taldeko txirrindulariek Araiako proban parte hartu zuten. Lan ona egin zuten eta txirrindulari guztiak lehen taldean iritsi ziren. Larunbatean, Goifiber taldeko benjakin, kimu eta haur mailetako txirrindulariek Azkoitiko proban parte hartuko dute. Igandean kadete eta gazte mailako Euskadiko Txapelketa jokatuko da Getxon.