Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Politika

Autobus zerbitzu berriak ere eztabaida piztu du Zumarragako osoko bilkuran

Zumarraga

EH Bilduk autobusa Legazpitik abiatzea eskatzen duen urgentziazko mozioa aurkeztu du, baina ez da urgentzia onartu

2025/05/22
Otamotz

Azkenaldian ez dago eztabaidarik gabeko osoko bilkurarik Zumarragan. Apirilaren amaierakoan diru kontuei eta Metal 78 enpresaren egitasmoari buruz eztabaidatu zuten, eta asteartean, berriz, Goierri eta Donostia lotzen dituen autobus zerbitzu berriaren inguruan. EH Bilduk autobusa Legazpitik irtetea eskatzen duen mozioa aurkeztu zuen urgentziaz, galdera-erantzunen tartean, eta PSE-EEk eta EAJk urgentziaren aurka bozkatu zuten. Bozketaren aurretik sutsuki eztabaidatu zuten mozioaz, urgentziaz, batzuen eta besteen jarreraz… baita Abiadura Handiko Trenaz ere.

EH Bilduko Aritz Elgarrestak mozioaren urgentzia justifikatu zuen. «Gaia zerbitzua egonkortu aurretik lantzea komeni da», esan zuen. Horretaz gain, alkateak mozioa osoko bilkurara eraman ez izana kritikatu zuen. «Gure ekimen politikoa aldebakartasunez mugatu al daitekeen da gaurko debatea. Mozioa joan zen asteazkenean erregistratu genuen eta ostiralean alkateak mozioa ez zela plenora joango jakinarazi zigun. Ekaineko osoko bilkuran eztabaidatuko dela. Hori dela eta, urgentziaz aurkeztu dugu, gaur eztabaidatu dadin. Hala egingo ez bagenu, alkateak erabakiak aldebakartasunez hartzea normalizatuko genuke. Hori ez da gure gobernu eredua. Agintekeria da. EAJk, urgentziari baiezkoa ematen ez badio, hori legitimatuko du».

Serranok gaia eztabaidatu aurretik zerbitzuari buruzko datuak jaso behar direla esan zuen. «Nire erabakia arriskutsua dela diozue, baina hasieratik dakizu mozioa ekainean eztabaidatuko dela. 17 urtetan ez dut erabaki bakar bat aldebakartasunez hartu. Ez diot inori hitza kendu eta ez dut inoiz mozio bat eztabaidatzea eragotzi. Mozioa zerbitzuari buruzko datuak eskuartean ditugunean landuko dugu. Horregatik eta ez diolako Zumarragari zuzenean eragiten atzeratu dut ekainera. Ez da urgentziaz landu beharreko gaia. Zerbitzua aldundiak jarri du martxan, herritarren eskaerari erantzuna emanez. 2011n, zuek aldundian izan zinetenean, eskaera egina zegoen. Eta ez zenuten zerbitzua martxan jarri. Martxan jarri da, azkenean, eta ez dela nahikoa diozue».

Autobusa Zumarragatik abiatzea logikoa dela gehitu zuen. «Zergatik ateratzen den Zumarragatik? Geltoki intermodal bakarra Zumarragan dagoelako. Aldundia lan ona egiten ari da. Autobus maiztasun handia dago eta irteera ordu laurden atzeratu da Legazpitik datozenak garaiz hel daitezen. Komunikabideetara bidali zenuten oharrean ez zenuten hori aipatu. Gainera, aldundiak legazpiarrek bigarren aldaketa [Donostian, Lurraldebusetik Dbusera] ez ordaintzeko ahalegina egin behar du. Ekainean datu gehiago izango ditugu».

Ezkio-Itsaso

EH Bilduren jarrera kritikatu zuen. «Lehenengo mozioa erregistratu zenuten eta ondoren mozioaren berri eman zeniguten. Horiek dira zuen moduak. Bestalde, unibertsitatera joaten diren Ezkio-Itsasoko bizilagunek ez al dute eskubiderik? Gai hau Urola Garaikoa dela gogoratu duzue, baina ez duzue Ezkio-Itsaso aipatu. Mankomunitatean AHTaren lotura Ezkion egiteari buruzko iritzi bateratua ematea eskatu genuenean, gustura hartuko genuen gaur azaldu duzuen jarrera. Baina orduan txosten teknikoak eskuartean izatera itxaron behar zela esan zenuten. Orduan bai, gaur ez. Mozioak ez du zerikusirik Zumarragaren interesekin».

EAJk ere mozioa lantzea ez zela urgentea esan zuen. «Zerbitzua martxan ez balego, komenigarria izango litzateke mozioa urgentziaz eztabaidatzea. Baina zerbitzua martxan dago. Hori dela eta, ez dugu ulertzen zertara datorren urgentziarena. Bestalde, mozioa gurekin kontsultatu gabe erregistratu zenuten. Adostasuna lortzeko aukera galdu da, ez dakit nahita edo nahi gabe. Orain, gaia ekainean landuko denez, adostasuna lortzeko aukera dugu. Urgentziaren aurka bozkatuko dugu, baina eskaera zentzuzkoa eta aztertu beharrekoa dela uste dugu», esan zuen Josu Idigorasek.

PSE-EEko Iñaki Mendiluzek ere hitza hartu zuen. «Urgentziaren aurka bozkatzen badugu, alkatearen txotxongiloak garela diozue. Errespetua eskatzen dizuet. Etxera lasai joango naiz: alkateak mozioa demokratikoki atzeratu du, bere eskumenen artean baitago, eta nik neure kontzientziak agintzen didanaren arabera emango dut botoa».

Elgarrestak gaiak legazpiarrei asko eragiten diela gogoratu zuen. «Guk gurea eta besteei zer gertatzen zaien berdin al dio? Mankomunitateko gaia da. Egia da geltoki intermodal bakarra Zumarragan dagoela, baina Antzuolakoek eta Bergarakoek berdin-berdin hartu dezakete Donostiako autobusa, hau Legazpitik abiatu edo Zumarragatik abiatu. Legazpiarrek bigarren autobus-aldaketa ordaindu behar dute eta hori konpontzeko modu errazena autobusa Legazpitik abiatzea da. Ezkio-Itsaso ahaztu dugula diozu, baina autobusa bertatik pasako balitz ibilbidea luzatu egingo litzateke eta horrek zumarragarrei eragingo lieke. Autobusa Legazpitik abiatzeak, ordea, ez  die zumarragarrei eragiten». 

AHT

Trenari buruzko iritzia ere eman zuen. «AHTari dagokionez, gure iritzia argia da. Zuena, ez horrenbeste. Zuri galdetu edo Eneko Anduezari galdetu… Ez dugu ulertzen gai honek nola sor dezakeen horrelako eztabaida».

Serranok ere ez zuela ulertzen esan zuen. «Benetako egoera zein den ez dakien batek legazpiarrak diskriminatuta daudela pentsa dezake. Ordiziako alkatea zuen alderdikoa da eta zerbitzuaren aurkezpenean egon zen. Ez zion ezer esan diputatuari legazpiarrei buruz. Gaur egiten ari zaretena antzezpen bat da. Urola Garaiko gaia bada, zergatik ez duzue mankomunitatean aurkeztu? Legazpik badu zerbitzua eta Ezkio-Itsaso ere eskualdekoa da!».

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Porrotxek eta Gainzuriko ikasleek intxaurrondo bat landatu dute hildakoak gogoratzeko

2025/05/20
Urretxu eta Zumarraga
2

Urretxu-Legazpi eta Ezkio-Zumarraga errepideak, urez gainezka

2025/05/19
Urretxu eta Zumarraga
3

Gazte uholdea Eitzagako jaietan

2025/05/19
Zumarraga
4

Eitzagako jaietako pilota txapelketa

2025/05/19
Zumarraga
5

"Zumarragako ospitalean ze eraikin egin nahi duten ikusi dudanean, asaldatu egin naiz"

2025/05/23
Urretxu eta Zumarraga
6

Gorka Azkaratek eta Elain Imazek irabazi dute Euskaraldiako mikroipuin lehiaketa

2025/05/22
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT