Jon Salaberriak Azkoitiko kimu mailako proba irabazi du

Igandean Zatika-Oxykor eta Bellota txirrindulari taldeek kadete eta gazte mailako Euskadiko Txapelketan parte hartu zuten, Getxon. Kadete mailako Aimar Ugarteburu hirugarren postuan sailkatu zen. Oinatz Idiakez, berriz, bederatzigarren postuan sailkatu zen.
Larunbatean Goifiber taldeak Azkoitiko proban parte hartu zuen. Jon Salaberriak kimu mailako proba irabazi zuen.