Mezularitza panel aldakorra kentzeko itxiko dituzte bide adarrak, bi noranzkoetan, ordu batzuetarako. Zumarragako lotunea erabili beharko da.

AP-636 Beasain eta Bergara arteko autobidean egin behar dituzten mantentze lanen ondorioz, bihar asteazkeneko gau-goizaldean, itxi egingo dituzte ordu batzuetarako Urretxuko eta Legazpiko sarrera-irteerak, bi noranzkoetan. Lotune horien parean, 12,000 kilometro puntuan dagoen mezularitza panel aldakorra kenduko dute eta balizamendua ere konponduko dute.
Urretxuko biribilgunetik autobiderako sarrera adarrak itxi egingo dituzte bi noranzkoetan 00:00etatik 02:00etara, eta 00:00etatik 03:30era, irteera adarrak.
Alternatiba gisa, Zumarragako lotunea erabiltzea gomendatzen dute, 10,000 kp-an.
Lanak gauez egingo dira, trafikoan ahalik eta gutxien eragiteko.