16 urte man ditu klubean eta denboraldi amaieran eskubaloia utziko du

Julen Cabrerak eskubaloia utzi behar du denboraldi amaieran eta Urola Eskubaloi Klubak omenaldia egin zion asteburuan, Urolak Hernaniren aurka jokatu zuen partidan. Cabrerak 30 urte ditu eta 14rekin hasi zen eskubaloian jokatzen. 16 denboraldi eman ditu Urolan. Horietatik 12, lehen taldean. 400 partida inguru jokatu ditu eta azken urteetan taldeko kapitaina izan da.