Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Gizartea

Rosario tabernan festa egingo dute, 45 urteko ibilbideari amaiera emateko

Zumarraga

1960ko hamarkadan ireki zen, Argixao auzoa eraiki zenean, 1980an Rosario Pintadok hartu zuen eta duela 15 urte bere seme Maxik hartu zuen lekukoa

Rosario Pintado, bere lau semeekin, tabernako terrazan.
2025/05/28
Otamotz

Gizartea eta bizimodua aldatu egiten dira eta beraiekin batera herriak. Azken urteotan Orbegozo lantegiaren urrezko garaia ezagutu zuten hainbat taberna itxi dira: Kalebarreneko Kortaberri, Artiz auzoko Julian, Urdaneta hiribideko Galilea… Hurrengoa Argixao auzoko Rosario izango da. Ostiralean itxiko ditu bere ateak. Agur festa antolatu dute. 19:00etatik aurrera Secundino Esnaola musika eskolatik sortutako hiru taldek joko dute: Soinu Hutsak, Los Romero eta No Namers.

Rosario tabernaren izen ofiziala Aranzazu da. Argixao auzoa eraiki eta gutxira ireki zen, 1960ko hamarkadan. 1980an Rosario Pintadok hartu zuen. Pintado El Payo (Salamanca, Espainia) herrian jaio zen eta Victoriano Perezekin ezkondu zen. Perez ondoko herri batekoa zen, Navasfriasekoa. «Amaren anaia batek nire aitarekin egin zuen soldadutza. Amak bere anaiaren bitartez ezagutu zuen ondoren bere senarra izan zena», azaldu du Maxi Perez semeak.

Rosario eta Victoriano, beste bikote gazte asko bezala, Zumarragara etorri ziren etorkizun hobe baten bila. Victoriano mekanikari tornularia izan zen eta Rosario oliba saltzailea. «Herriko lehen oliba saltzailea izan zen. Hirukia tabernako eskaileretan saltzen zituen», aipatu du bere semeak.

Eitzagako Matxain etxean bizi izan ziren. Handik Antonino Oraa kalera joan ziren. Aranzazu taberna hartu zutenean, 1980an, Argixao auzora joan ziren. Lau seme izan zituzten.

Tabernaren izena

Lau anaiei eta beraien bikoteei tabernan lan egitea tokatu zitzaien. Izan ere, Rosarioren taberna Zumarragako ezagunenetakoa da. Rosariok lan bikaina egiten zuen, bai sukaldean eta bai barran, eta bezeroek estimu handian zuten. Hala, tabernari izena aldatu zioten: Aranzazu deitzeari utzi eta Rosarioren taberna deitzen hasi ziren. «Ama oso sukaldari ona da. Eta eskuzabala: platerak goraino betetzen zituen. Eguneko menu asko ematen genituen, baina asteburuetan ere lan asko egiten genuen: kuadrillen afariak, agur afariak…».

Duela 15 urte Maxik hartu zuen tabernaren ardura. «Bizitza osoa daramat etxeko tabernan. 12 urterekin kafeak zerbitzatzen nituen dagoeneko eta 17 urte nituenean kontratua egin zidaten. Legazpiko Sidenor fabrikan lan egin zuen eta, itxi zenean, taberna hartu nuen. Emaztearekin lan egin dut azken urte hauetan. Baina ostalaritza asko aldatu da. Robotika zikloa egin dut UGLEn eta fabrika batean lan egin behar dut, astelehenetik ostiralera. Ezin dut sinistu».

Lehen bezeroen birbilobak

Hori bai, taberna ixteak pena pixka bat ematen dio. «Sentimendu kontrajarriak ditut. Izan ere, bezero batzuk nire amaren bezero izandakoen birbilobak dira. Eta taberna honetatik atera gara anaia guztiak. Amak ez du ikasketarik, baina negozio bat aurrera atera zuen. Zenbakiekin oso trebea da. 85 urte ditu dagoeneko eta Cacereseko Moraleja herrian bizi da. Bere jaioterritik oso gertu dago eta bere ahizpak han bizi dira. Taberna ixteak pena ematen dio, baina nigatik pozten da», esan du Maxi Perezek.

Argixao auzoko bizilagunei berbera gertatzen zaie. Izan ere, Rosario taberna auzoko bakarra da. Ostiraletik aurrera Leturiatarren plazako, Izazpi auzoko edo Antonino Oraa kaleko tabernetara joan beharko dira. Baina lehenago, auzoko taberna behar bezala agurtuko dute”.

Victoriano Perez eta Rosario Pintado senar-emazteak.

Margari Guijarro, Marisol Sanz (Maxiren koinata) eta Antonia Gordo bezeroak, Kay txakurrarekin.

 

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Hodei Otaegi urretxuarrak bere aitona Lucasen taberna ireki behar du

2025/05/29
Urretxu
2

Rosario tabernan festa egingo dute, 45 urteko ibilbideari amaiera emateko

2025/05/28
Zumarraga
3

Jose Antonio Calvo urretxuarrak Euskadiko Toka Txapelketa irabazi du

2025/05/25
Urretxu
4

Julen Cabrerak Urola Eskubaloi Klubaren omenaldia jaso du

2025/05/27
Zumarraga
5

Beasain-Bergara autobideko Urretxu-Legazpiko sarrerak eta irteerak itxita, asteazken goizaldean

2025/05/27
Urretxu eta Zumarraga
6

Giro bikaina Urretxuko Aniztasun Jaian

2025/05/25
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT