Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kirola
Eskubaloi jokalaria

"Urola taldea eta eskubaloia nire bizitza izan dira"

Urretxu eta Zumarraga

Julen Cabrerak (Zumarraga, 1994) eskubaloia utzi behar du denboraldi amaieran eta Urola Eskubaloi Klubak omenaldia egin zion asteburuan, Urolak Hernaniren aurka jokatu zuen partidan.

2025/05/29
Otamotz

Cabrerak 30 urte ditu eta 14rekin hasi zen eskubaloian jokatzen. 16 denboraldi eman ditu Urolan. Horietatik 12, lehen taldean. 400 partida inguru jokatu ditu eta azken urteetan taldeko kapitaina izan da.

Noiz eta nolatan hasi zinen eskubaloian?

Ohi baino beranduago hasi nintzen: 14 urterekin. Egun, gaztegotan hasten dira. Futbola eta pilota probatu nituen eta ondoren eskubaloia. Lagunok partidak ikustera joaten ginen Ispillara, batez ere eguraldi txarra egiten zuenean, giroa gustatu egin zitzaidan eta probatzera erabaki nuen. Kadete mailako bigarren urtean hasi nintzen.

Beti postu berean jokatu al duzu?

Ez. Erdiko eta alboko postuetan hasi nintzen, baina beste batzuk baino txikiagoa nintzen eta pibote postuan jarri ninduten. Jendeari ez zaio postu hori gustatzen gogorra delako, baina erdikoa eta albokoa nintzenean pibotearekin jokatzea gustatzen zitzaidan eta prest azaldu nintzen. 18 urterekin hasi nintzen pibote postuan.

Ze dohain behar ditu pibote on batek?

Bisioa behar du, paseak jasotzeko eta taldekideentzat espazioak sortzeko. Ez da erraza. Gainera, erdian jokatzen duten defentsak handiak izaten dira. Taldekoekin elkar ulertze handia behar da.

Nolako jokalaria izan zara?

Asko gustatu zait besteentzat jokatzea, gogor defendatzea eta mugikortasuna izatea. Baina ez naiz altua eta defentsan ezin dut ezer egin Imanol Garziandia bezalakoen aurrean. Hori dela eta, azkenaldian defentsan alboetan jokatu dut.

Lehen taldera iritsi zinenean nerabea zinen eta egun, berriz, beteranoena.

Belaunaldi ezberdinak ezagutu ditut. Alain Beltzak utzi zuenetik, beteranoena naiz. Azken bospasei urteetan kapitaina izan naiz.

Zer irakatsi diezu gazteei?

Nik eskubaloiagatik eta Urolagatik sentitzen dudana transmititzen saiatu naiz.

Zergatik erabaki duzu eskubaloia uztea?

Dagoeneko neketsua egiten zait: entrenamendu asko, asteburu asko sakrifikatu behar dira, lesioak ez ditut lehen bezain azkar gainditzen, astelehen askotan txikituta joaten naiz lanera… Orain, zorionez, lanpostu finkoa dut. Baina garai batean lesio batekin lanpostua arriskuan jartzen nuen.

Zer moduz omenaldia?

Ume batek bezala negar egin nuen. Omenaldi askotan izan naiz, baina inor ez dago prestatuta bere omenaldirako. Bizi duzun arte, ez dakizu zer den. Eskerrak eman nahi dizkiet denei.

Zer dira eskubaloia eta Urola zuretzat?

Nire bizitza izan dira. Bertan hazi naiz eta bertan hezi naute. Gainera, lagun asko egin ditut.

Talderen bat entrenatzeko asmoa al duzu?

Talderen bat hartzea eskaini didate, baina oraingoz ez dut talderik entrenatuko. Hurrengo urtebetea lasai hartu nahi dut. Dena den, nire zaletasun nagusia eskubaloia izan da beti eta Urolaren partidak ikustera joango naiz. Bestalde, kirola egiteko asmoa dut. Eskubaloia utzi duten lagunak korrikan, bizikletan… hasi dira. Ni motorrak gidatzeko baimena ateratzen ari naiz.

Urolan jarraitzen dutenentzat mezuren bat?

Lanean jarraitu dezatela. Nazionalera igotzeko play-offak jokatzeko gertu izan gara, baina inoiz ez dugu lortu. Arazoa mentala da. Seguru lortuko dutela.

Zein da Urolan ikusi duzun jolakari onena?

Iker Soraluze. Magia egiten zuen. Gauza zailenak oso erraz egiten zituen. Nik baino urte gehiago eman zituen Urolan.

Entrenatzaile bat?

Iñaki Larrea. Entrenatzaile ona eta pertsona bikaina.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Hodei Otaegi urretxuarrak bere aitona Lucasen taberna ireki behar du

2025/05/29
Urretxu
2

Rosario tabernan festa egingo dute, 45 urteko ibilbideari amaiera emateko

2025/05/28
Zumarraga
3

"Presoa etxera itzultzen denean dena konpondu dela iruditzen zaigu, baina ez da hala"

2025/05/30
Urretxu eta Zumarraga
4

Julen Cabrerak Urola Eskubaloi Klubaren omenaldia jaso du

2025/05/27
Zumarraga
5

Urretxuko gobernu taldeak Bengoleako lursailean supermerkatua egitea onartu du, "inguruaren eraberritzea amaitu ahal izateko"

2025/05/29
Urretxu
6

Beasain-Bergara autobideko Urretxu-Legazpiko sarrerak eta irteerak itxita, asteazken goizaldean

2025/05/27
Urretxu eta Zumarraga
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT