Jon Zalduak eta Yulen Aranberrik ez dute sailkatzea lortu

Ekainaren 8an euskal duatloiko lehen mailako txapelketa jokatuko da Azpeitian, 17:30ean. Parte hartzaileen artean Xabier Zaldua izango da. Bere seme Jonek eta Yulen Aranberrik ez dute sailkatzea lortu. Antolatzaileek ikusleak saritu nahi dituzte: ekainaren 1a arte (hori barne) sarrera 20 euroan erosi ahal izango da www.euskatloia.com webgunean. Leihatilan 25 euroan salduko dute.