
Gipuzkoako Foru Aldundiak Urretxu-Azkoitia errepidea konponduko du, hiru erreiko zatitik Aitxuko bihurguneraino, erabiltzaileen eskaerari erantzuna emanez. Lanak igande gauean hasiko dira (ekainak 1) eta bi astez luzatuko dira. Lan gehienak gauez egingo dira, trafikoari ahalik eta gutxien eragiteko. Asfaltatzea egunez egin beharko da eta txandaka emango dute bidea.