
Lurra dantza taldeak makina bat ekitaldi antolatu du ekainerako. Tartean, taldearen 60. urteurreneko festa. Hilaren 15ean Dantzari Txiki eguna egingo dute. Hilaren 20tik aurrera, berriz, urteurrena ospatuko dute. 20an, 18:30ean, Momorrotxoak: kaos baten istorioa dokumentala emango dute Labeaga aretoan. Sarrerak ordu bete lehenago jarriko dituzte salgai, aretoan bertan. Hilaren 21ean, goizean, haurrentzako jolasak egongo dira. Ondoren, herri bazkaria egingo dute. Tiketak Lurraren lokalean (lizeoaren azpian) eskura daitezke , asteazken eta ostiraletan. Helduek 25 euro ordaindu behar dute eta haurrek 15. 17:00etatik 19:00etara erromeria egingo dute Gernikako Arbola plazan. Hilaren 22an, eguerdian, Gamazada ikuskizunaz gozatzeko aukera izango da, Iruñeko Ortzadar dantza taldearen eskutik.