Maxi Perezek arratsaldean irabazitako diru guztia Endika Altzelairi eman zion

Atzo arratsaldean Zumarragako Rosario tabernaren itxiera festa egin zen. Jende asko hurbildu zen, Rosario Pintadok eta bere familiak azken ia mende erdian auzoaren alde egindako lana eskertzeko. Soinu Hutsa eta No Namers taldeek jo zuten eta giroa bikaina izan zen. Festa Endika Altzelai bezeroak antolatu zuen. Amaieran, Maxi Perez tabernako nagusiak Endikari mikrora hurbiltzeko esan zion eta, eskerrak eman ondoren, arratsaldean irabazitako diru guztia eman zion bere alaba Erinen gaixotasunari aurre egiteko.