Dendetan, zozketak, proposamen berriak, eskaintza bereziak... egingo dituzte

Merkatariaren Eguna, lanbidea harrotasunez bizi duten profesionalen ospakizun eta aitortza jaia izango da. Bakoitza bere alorrean aditua eta aritua da, eta elkarrekin eskaintza komertzial sendoa ahalbidetzen dute, erakargarria eta kalitatezkoa. Egunean zehar, merkatari bakoitzak aukeratutako moduan eta festa giroan ospatuko du bere bezeroekin (zozketak eginez, proposamen berriak aurkeztuz, eskaintza berezi bat eginez…).
Iluntzean merkatariak elkartu egingo dira, familia argazkia atera, mokadutxoa egin eta elkarrekin egoteko tartea hartzeko. Gainera erretiroa hartu duen merkatari bati (KuxKuxeko Mertxe Cobos) eta, merkataritzan ibilbide luzea egin duen familia baten azken kate begiari (Alex Kirolakeko Alex Albisua) aitortza egingo diete.