
Larunbatean, 22:00etatik aurrera, dantza ikuskizuna egingo dute Zumarragan plazan. Irrintzi dantza taldeak, Jose Mari Orbegozoren Dantzaki dantza eskolak, Danza Libre Bilbaok, Carlos Zapirain dantza eskolak eta Donostiako Kandela’s Swing Cornder taldeak parte hartuko dute. Ikuskizuna Ilaski Serranok aurkeztuko du, ETB1eko Oholtzan saiorako grabatuko baitute.
Ekitaldi hau dela eta, baserritarren gunetik kanpoko Zumarragako azokako postuak trintxerara eta Zelai Arizti pilotalekura eramango dira.