
Alkoholiko Anonimoak elkarteko Irimo eta Korosti taldeek, Al-Anonen (alkoholikoen senide eta lagunak), psikologoen eta Zumarragako Udalaren laguntzarekin, informazio hitzaldia antolatu du. Ekitaldi hau elkartearen 90. urteurrena dela eta antolatu da. Zumarragako kultur etxean izango da, gaur (asteazkena) 17:00etan.