
Gure Eskuk mobilizazio nazionala deitu du larunbaterako, Herri libre bat. Euskal Herriak erabaki lemapean. Manifestazioa 17:30ean abiatuko da, Bilboko La Casillatik. Urretxun eta Zumarragan autobusa antolatu dute. Urretxuko frontoiko tabernan, Beriten, Osaban, Hutsen eta Amalurren eman daiteke izena.