
Joseba Etxeberria, Jon Tena eta Ander Larreategi gazteek Wateke taberna (lehenago, Dublin eta Melanz) irekiko dute bihar, 19:00etan, Urretxun. Inaugurazio ekitaldian ongi etorri cocktaila eskianiko dute eta pintxo-potea egingo dute.
Taberna ostegunetan, ostiraletan, larunbatetan eta jaietan irekiko dute. Ostiraletan cocktail karta izango dute eta larunbatetan festa giroa. Dagoeneko San Joan gaueko festa lotzen ari dira. Dj Tintz zumarragarrak eta Donostiako Bataplan dantzalekuko Javi Hidalgok jarriko dute musika.