Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Ingurumena

Urola Garaiak klima aldaketari aurre egiteko egin duen plana aurkeztu du

Urretxu eta Zumarraga

Klima aldaketari buruzko erakusketa egingo dute, gaur Urretxuko azokan eta larunbatean Zumarragakoan

2025/06/04
Otamotz

Klima aldaketa hemen da eta aurre egiteko, gutxiago kontsumitzeaz gain, bere ondorioetara egokitu beharra dago. Urola Garaia mankomunitateak klima aldaketaren inguruan egin dituen lanaketak eta martxan jarri dituen ekimenen berri eman du. Ekitaldian Jon Luqui mankomunitateko lehendakari eta Urretxuko alkateak, Joseba Telleria Ezkio-Itsasoko alkateak, Nerea Errasti Zumarragako zinegotziak eta Oscar Valbuena Legazpiko zinegotziak parte hartu dute.

Ekitaldia atzo (asteartea) izan zen, Sortzen eraikinean. Luquik Jasangarritasun Energetikoaren eta Klimatikoaren Plana aurkeztu zuen, Oscar Valbuenak Eskolako Agenda 2030eko parte hartzaileek egindako proposamenen berri eman zuen, Telleriak babesleku klimatikoen inguruko lanketa aurkeztu zuen eta Errastik sentsibilizazio kanpaina aurkeztu zuen.

Luquik 2016an Energia Plana abian jarri zutela eta ondoren klimaren aldagaia barneratu zutela gogoratu zuen. «Jasangarritasun Energetikoaren eta Klimatikoaren Plana prestatu dugu eta administrazio kontseiluan onartu dugu. Uggasa garapen agentzia eta udalak Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuarekin, UGLErekin eta ikastetxeekin elkarlanean gabiltza, gizarte guztia egungo energia ereduaren aldaketan eta klima aldaketaren aurkako borrokan inplikatzeko».

Legedia

Planak abiapuntua eta joera ezagutzeko eta arriskuen ebaluazioa egiteko balio du. Baita klima aldaketaren eragina arintzeko eta klima aldaketara egokitzeko ere. Horretaz gain, energia eta klima legedia betetzen laguntzeko balio du. Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko legeak berotegi efektuko gasak %50 murriztu behar direla, kontsumo energetikoa %32 murriztu behar dela eta kontsumo energetikoaren %32 berriztagarria izan behar dela dio. «Urola Garaian garbi dugu zer lortu nahi dugun, arintzeko eta egokitzeko planak adosten ari gara, parte hartze prozesuak irekiko ditugu eta neurriak hartzen jarraituko dugu», esan zuen Luquik.

Erreminta horietako bat Eskolako Agenda 2030 da. Parte hartzen duten zazpi ikastetxeetan klima aldaketa, aterpe klimatikoak eta horiek osasunean eta ongizatean duten eragina landu dituzte. Diagnostikoa egin dute eta mankomunitateko herriak nola ari diren prestatzen aztertu dute: herriko jolas guneen egoera zein den, herriguneetan klima aldaketa nabaritzen hasi ote den, baserritarrek zer dioten, aterpe posibleak zeintzuk diren, helduenek zer dioten… 

Joan zen asteartean egindako lanaren berri eman zieten alkate eta zinegotziei. Parkeak estaltzea, herriguneetan berdegune gehiago egitea eta tokiko elikadura sistemak indartzea proposatu dute. Horretaz gain aterpe klimatiko izan daitezkeen eraikinak eta guneak identifikatu dituzte eta zerrendatu ondoren mapa batean kokatu dituzte. Herritarren artean inkesta bat egin ondoren, klima aldaketa eta aterpe klimatikoen inguruan ezjakintasun handia dagoela ikusi dute. Hala, informazio eta kontzientziazio kanpainak egitea proposatu dute. «Eskualdeko hezkuntza komunitatea zoriondu nahi dut, egin duen lanagatik. Lan hori kontuan hartuko dugu», esan zuen Valbuenak.

Aholkularitza enpresa

Hala, Telleriak aholkularitza enpresa baten laguntzarekin ikasleen proposamenak aurrera ateratzen saiatuko direla aurreratu zuen. Lana fase ezberdinetan banatuko dute. Lehenik, babesleku klimatiko izateko bete beharreko irizpide eta baldintzak bilduko dituzte. Ondoren, herri bakoitzak eskaini dezakeena finkatuko du: kokapena, ordutegiak eta zerbitzuak.

Zerrenda eta baldintzak onartu ondoren, herritarrei horren berri emango diete. Horretarako, logo bat diseinatuko dute, aterpe klimatikoei buruzko eskuorri bat argitaratuko dute bakoitzaren berezitasunekin eta kalean panelak jarriko dituzte. Panel horietan, eskuorrietako informazioaz gain, larrialdi egoeretan nora jo azalduko dute.

Aste Berdea

Herritarren konpromisoa ezinbestekoa denez, Aste Berdean aldaketa klimatikoak zer dakarren eta nola aurre egin azalduko dute. Errasti izan zen Aste Berdearen berri eman zuena. «Aurreko urteetan bezala, Eskolako Agenda 2030en landu den gaia herritarrengana zabaltzeko Europako Aste Berdearekin bat egin dugu. Klima aldaketa ezagutarazteko eta hausnarketa bultzatzeko, erakusketa interesgarri bat prestatu dugu».

Erakusketaren izenburua Klima aldaketaren aurkako beste borroka: egokitzapena da. «Trantsizio Ekologikorako ministerioak utzi eta guk euskarara itzulitako 10 panelek osatzen dute. Honako gaiak azaltzen dira: zer alde dagoen eguraldiaren eta klimaren artean, zer egin dezakegun klima aldaketaren ondorioak arintzeko eta zer dagoeneko gainean dugunera egokitzeko…».

Tokiak eta orduak

Erakusketa ibiltaria da. Ekainaren 5ean Urretxuko Gernikak Arbola plazan egongo da (11:00etatik 13:00etara), ekainaren 6an Legazpiko Euskal Herria plazan (11:00etatik 13:00etara), ekainaren 7an Zumarragako Euskadi plazan (11:00etatik 13:00etara) eta ekainaren 8an Ezkio-Itsasoko Etxeberrialde kalean (10:30etik 12:30era). Erakusketara gerturatzen direnek udako beroari aurre egiten lagunduko dien oparitxo bat jasoko dute.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Martxan da Iñaki Beitia Mendi Martxaren 27. edizioa

2025/06/01
Urretxu eta Zumarraga
2

Joseba Etxeberria, Jon Tena eta Ander Larreategik Wateke taberna irekiko dute bihar Urretxun

2025/06/04
Urretxu
3

Iosu Perezek Beitia martxan ateratako argazkiak

2025/06/02
Urretxu eta Zumarraga
4

Labeaga aretoa, mendizaleen topagune

2025/06/03
Urretxu
5

Telleria enpresa ekainean hasiko da lanean Urretxun egin duen pabiloi berrian

2025/06/05
Urretxu
6

Urretxuko Udalak TAO zerbitzua hedatuko du Santa Anastasia jaien ondoren

2025/06/04
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT