
Urretxuko igerilekuak ekainaren 13an (ostirala) irekiko dira. Abonuak kiroldegian egin daitezke. Baita igerilekuan ere, ekainaren 13tik aurrera. 3-18 urtekoen abonuak, ikasleenak, langabetuenak, jubilatuenak eta pentsiodunenak 44 euro balio du. 18 urtetik gorakoenak 88,20 euro balio du eta familienak 131,40.
Sarreren prezioei dagokienez, 3-18 urtekoek 2,60 euro ordaindu behar dute; ikasleek, langabetuek, jubilatuek eta pentsiodunek 4,30 euro eta 18 urtetik gorakoek 5,80 euro. 10 sarrerako abonuak 50,20 euro balio du.