
Urretxuko Udalak TAO zerbitzuaren hirugarren eta laugarren guneak martxan jarriko ditu urrian, Santa Anastasia jaien ondoren. Hirugarren guneak Matxinporta, Gurutze, Elizalde, Jauregi, Nekolalde eta Grupo Santa Barbara hartuko ditu eta laugarrenak Labeaga 33-51 eta 50-74, Ipeñarrieta eta Pagoeta. Bi gune horietan, lehen guneko eremu gorrian eta bigarren gunean bezala, egunez nahi duten guztiek nahi duten denbora aparkatu ahal izango dute eta gauez (21:00-07:00) egoiliar txartela dutenek bakarrik aparkatu ahal izango dute.
Egoiliarrek egoiliar bineta eskatu dezakete dagoeneko. Irailaren 30a baino lehen eskatu behar dute, udaltzaingoan.