Mertxe Cobos, Alex Albisua eta Cristina Alfonsori aitortza egin diete

Egunean zehar, merkatari bakoitzak aukeratutako moduan eta festa giroan ospatu du bere bezeroekin (zozketak eginez, proposamen berriak aurkeztuz, eskaintza berezi bat eginez…). Iluntzean merkatariak Urretxuko udaletxean elkartu dira, familia argazkia atera, mokadutxoa egin eta elkarrekin egoteko tartea hartzeko. Gainera erretiroa hartu duen merkatari bati (KuxKuxeko Mertxe Cobos) eta, merkataritzan ibilbide luzea egin duen familia baten azken kate begiari (Alex Kirolakeko Alex Albisua) aitortza egin diete. Denda ixtea erabaki duen Bidegorri dendako Kristina Alfonsori lore sorta oparitu diote.