
Joseba Etxeberria, Jon Tena eta Ander Larreategi gazteek Wateke taberna (lehenago, Dublin eta Melanz) ireki dute gaur Urretxun. Inaugurazio ekitaldian ongi etorri cocktaila eskaini dute eta pintxo-potea egin dute. Taberna gazteei zuzendua dago, batik bat, eta gazteek harrera bikaina egin diote.
Taberna ostegunetan, ostiraletan, larunbatetan eta jaietan irekiko dute. Ostiraletan cocktail karta izango dute eta larunbatetan festa giroa. Dagoeneko San Joan gaueko festa lotzen ari dira. Dj Tintz zumarragarrak eta Donostiako Bataplan dantzalekuko Javi Hidalgok jarriko dute musika.