Ekainaren 13 eta 14an 3x3 txapelketa egingo dute

Goierri saskibaloi taldeak, urteroko moduan, 3×3 txapelketa egingo du denboraldiari amaiera emateko. Denboraldi ona izan da, batez ere neskei dagokienez. Senior mailako Goierri Aldapa taldea eta kadete mailako Goierri Buen Bokado taldek mailaz igotzea lortu dute eta gazte mailako Goierri UZ Baleike finalerdietara iritsi zen. Mutilen taldeak, berriz, amaiera arte borrokatu zuten.
Aipatu bezala, ekainaren 13an eta 14an 3×3 txapelketa egingo da Gernikako Arbola plazan. 2017tik atzera jaiotako neska eta mutikoek parte har dezakete: benjamin, kimu, haur, kadete eta gazte-senior mailakoek. Benjaminek eta kimuek ostiral arratsaldean jokatuko dute, haurrek larunbat goizean eta kadeteek eta gazte-senior mailakoek larunbat arratsaldean. Ondoren, finalak jokatuko dira.
Izena emateko, goierrike.eus webgunera jo behar da. Datorren astearteko 18:30eak baino lehen eman behar da izena. Taldeek 30 euro ordaindu behar dute. Kamiseta bat emango zaie eta kamiseta horrekin jokatu behar dute.
Goierrik udako campusa ere antolatu du. Ekainaren 23, 25, 26 eta 27an izango da. 2010etik 2017ra (biak barne) jaiotakoek parte hartu ahal izango dute. Goierrike.eus webgunean eman behar da izena.
Bestalde, Goierri kirol elkarteko saskibaloi saileko arduradunek haurrak saskibaloian jokatzera animatu nahi dituzte. Goierrike.eus webgunean eman dezakete izena.