
Pilota desafio erakargarria antolatu dute biharko: Zumarragako pilota txapelketa herrikoiko txapeldunek (Beñat Agirre eta Jon Tapiador) Legazpiko pilota txapelketa herrikoiko txapeldunen aurka jokatuko dute (Beñat Perez eta Oier Altzelai). Partida 20:00etan izango da, Legazpiko Urbeltz pilotalekuan.

Legazpiko txapeldunak.