Legazpiko eta Zumarragako herri pilota txapelketetako bikote txapeldunek elkarren kontra jokatu zuten atzo arratsaldean Urbeltzen. Legazpiarrek irabazi zuten.

Beñat Perez eta Oier Altzelai pilotari legazpiarrek 18-11 irabazi zieten Beñat Agirre eta Jon Tapiador zumarragarrei, atzo Legazpiko Urbeltz pilotalekuan jokatu zen derbian.
Derbi hori Legazpiko eta Zumarragako pilota txapelketea herrikoetako txapeldunen artekoa izan zen.