Bilatu
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Urretxu
      • Zumarraga
    • Generoak
      • Albisteak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Hilabetea
    • Zerrenda
    • Agendan parte hartu
  • Aldizkariak
  • Gure atariak
    • Goierriko Hitza
    • Goiberri
    • Goierriko zerbitzuak
    • Iragarki
      laburrak
    • Hitza
  • Interesekoak
    • Hiztegiak
      • Hiztegia.net
      • Elhuyar hiztegia
      • Euskalterm banku terminologikoa
      • UZEI sinonimoak
      • Hiztegi Batua (Euskaltzaindia)
      • Orotariko Hiztegia (Euskaltzaindia)
      • Bostak bat hiztegia
      • Eusko Jaurlaritzaren itzultzaile automatikoa
      • Berria estilo
        liburua
      • ETC – egungo testuen corpusa
      • Hiztegiak gaika
    • Euskara Urretxu eta Zumarragan
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
egin zaitez
  • Gure berri
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Hemeroteka
Kultura

Irri Makila antzerki taldeko kideek Arterialdiko moda desfile inklusiboan parte hartuko dute

Zumarraga

Ekitaldian ostiralean izango da eta Uxue Kerejetak eta Gainzuriko Dantza Zoroak taldeak ere parte hartuko dute

2025/06/10
Otamotz

Ostiralean, 19:00etan, Arterialdia kultur ekitaldia egingo dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Arteriakideek, Arteria egitasmoan parte hartzen duten eskualdeko artistek, parte hartuko dute. Irri Makila jubilatuen antzerki taldeko kideek moda desfile inklusiboan parte hartuko dute, Gainzuriko ikasleek dantza egingo dute eta Uxue Kerejetak hainbat abesti joko ditu.

Arteria proiektuaren ardatza artea, giza eskubideak ikerketa, elkarlana eta kolaborazioa dira. Helburua, gizakiaren garapena, inklusioa eta gizarte berrikuntza bermatzea da.

Arteriak 179 bazkide ditu egun: 115 sortzaile, 18 hezkuntzako agente, 15 erakunde, 15 gizarte eragile, 11 eragile, hiru komunikabide eta bi enpresa.

Ostiralean, Arteria egitasmoan parte hartzen duten eskualdeko artistek azken hilabeteetan egindako lana erakutsiko dute. Hasteko, Uxue Kerejeta musikari zumarragarrak ikusleen sarrera girotuko du.

Ondoren, moda desfile inklusiboa egingo dute Leire Santillan diseinatzaile urretxuarrak eta Beasaingo Andramendi ikastolako ikasleek sortutako jantziekin.

Pasarelara Zumarragako jubilatuen Irri Makila antzerki taldea, Ordiziako Garaguneko erabiltzaileak, Atzegiren Beasaingo etxebizitzako pisukideak, Andramendi ikastolako ikasleak, Ordizia Kolore egitasmoko kideak eta Ordiziako Lagunkiro egitasmoko kideak igoko dira.

Desfile hau EHUrekin batera egindako ikerketaren fruituetako bat da. Egoera zaurgarrian dauden pertsonek kulturan duten parte hartzea aztertu zen eta ondoren parte hartze prozesu bat egin zen ikerketaren ondorioak ezagutzera emateko. Parte hartze prozesu horretan bost kultur ekimen inklusibo diseinatu ziren. Horietako bat moda desfilea inklusiboa da: Ordiziako Garaguneko erabiltzaile batek bere nahietako bat moda desfile batean parte hartzea zela esan zuen eta antolatzea erabaki zen.

Ostiraleko ekitaldiarekin jarraituz, moda desfilearen ondoren Garbitu aurpegia film laburra emango dute. Ormaiztegiko San Andres ikastetxeko Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleek egin dute eta giza eskubideak, genero berdintasuna eta hezkidetza ditu ardatz. Xabin Fernandez eta Iban Toledo sortzaileen laguntzarekin lan egin dute.

Emanaldiaren ondoren, Andoni Salamerok, Marta Lopez de Gaunak eta Gorka Larrañagak Arteriaren 2024ko diru-laguntzarekin sortutako artelana egindako lana aurkeztuko dute. Nahigabeko bakardadearen eta buru osasunaren inguruko proiektua da eta irudiak, audioa eta olerkia erabiltzen dituzte. Ostiraleko ekitaldian Larrañagak parte hartuko du: proiektuaren inguruko hitz batzuk esango ditu.

Larrañagaren aurkezpenaren ostean, Concetta Probanzak Emakumeen Etxearen azpian eta Ibane Cerezok Urretxuko Gazte Bideanean egindako muralak aurkeztuko dituzte.

Gainzuriko ikasleak

Ondoren, Gainzuriko Dantzari Zoroak taldeak eta Oihane Vicentek dantza ikuskizuna egingo dute. “Sormen dantza espazio aske bat da eta epairik gabekoa. Dantzaren bidez adierazten dugu gu geu garena eta ikasten dugu ondokoa errespetatzen, desberdin garen arren, desberdin dantzatzen dugun arren. Hori da gure filosofia”, azaldu dute.

Bukatzeko, German Urteaga beasaindarrak bertso batzuk abestuko ditu.

Ostiraleko ikuskizuna atzo aurkeztu zuten, Zelai Arizti kultur etxean. Ekitaldian Iker Zinkunegi eta Maider Bartolome Arteriakideek eta Irri Makila taldeko kideek parte hartu zuten. Herritarrei gonbita luzatu zieten.

Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 7 egunetako irakurrienak

1

Santa Barbarako eserleku erraldoia

2025/06/11
Urretxu
2

Agiñako Oleta elkarteak 50. urteurrena ospatuko du irailaren 6an

2025/06/12
Zumarraga
3

Herriko idoloaren heriotzaren 60. urteurrena

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
4

Iparragirre institutuko irakasleen kontzentrazioa

2025/06/12
Urretxu eta Zumarraga
5

Bi udalen harrera Goierri saskibaloi taldeko neskei

2025/06/13
Urretxu eta Zumarraga
6

EH Bilduk Pagoeta gune soziokulturalari buruzko proposamena aurkeztu du

2025/06/12
Urretxu
  • Goierriko Hitza
  • 943 72 34 08
  • goierri@hitza.eus
  • Iparragirre, 11 20700 – URRETXU
  • Nor gara
  • Aniztasun politika
  • Argitalpen politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaraz modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako, zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Gainera, BERRIAlaguna bazara eta HITZAkide egiten bazara, katilu bat oparituko dizugu:

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut

Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko.Onartu
Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu hemen.

Privacy & Cookies Policy

Privacy Overview

This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these cookies, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may have an effect on your browsing experience.
Necessary
Always Enabled
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Non-necessary
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
SAVE & ACCEPT