
Igandean euskal duatloiko lehen mailako txapelketa jokatu zen Azpeitian. Xabier Zaldua zumarragarrak lan bikaina egin zuen. Ez zegoen faboritoen artean, baina bigarren postuan sailkatu zen. Azken unera arte irabaztea lor zezakeela zirudien, gainera. Zalduak bigarren txandan parte hartu zuen eta ordura arteko denbora onena egin zuen. Azken txandan parte hartu zuen Julen Alberdik bakarrik gainditu zuen, 21 segundoko aldearekin.