
Asteburuan Espainiako Trail Running Txapelketa jokatu zen Canfranc-en (Huesca, Aragoi). Goierri Garaia atletismo taldeak lan bikaina egin zuen. Kilometro bertikalari dagokionez, Ibai Larrea bosgarren postuan sailkatu zen, lehenengotik 30 segundora. Aner Arozena 35. postuan sailkatu zen eta Diego Camacho 80. postuan. Taldekako sailkapenean laugarrenak izan ziren. 18 urtez azpikoei dagokienez, Unax Agirre laugarren postuan sailkatu zen. Emakumezkoei dagokienez, Ainhoa Sanz seigarren postuan sailkatu zen. Zilarrezko domina lortu zuen F35 kategorian.
Igandean mendiko lasterketa egin zen. Ibai Larrea hirugarren postuan sailkatu zen. Bigarrenarekin batera heldu zen eta esprintean galdu zuen. Bere lan onari esker, irailean Munduko Trail Running eta Mendiko Lasterketa Txapelketan parte hartu ahal izango du, Canfranc-en bertan. Beñat Bereziartu 22. postuan sailkatu zen, Xabat Manzisidor 50.ean, Xabat Maiotz 72. postuan eta Diego Camacho 80. postuan. 20 taldek parte hartu zuten eta Goierri Garaia hirugarrena izan zen. 20 urtez azpikoen mailan Borja Uterga 16. postuan sailkatu zen eta 18 urtez azpikoen mailan Julen Badiola zazpigarren postuan sailkatu zen.
Emakumezkoei dagokienez, Ainhoa Sanz seigarren postuan sailkatu zen. Zilarrezko domina lortu zuen F35 kategorian. Lara Estebanez 21. postuan sailkatu zen eta Adirane Peñagarikano 36. postuan. Hala, Goierri Garaia laugarren postuan sailkatu zen taldekako sailkapenean.
Goierri Garaiak eskerrak eman nahi dizkie Autobuses Apaolaza, Caldereria Auxkal eta Irnasa-Premank babesleei eta Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udalei.